2014.06.20
(Zeruko Argia astekariaren 127. zenbakian, 1965eko abuztuaren 1ean, argitaratutako elkarrizketa)
Duela egun gutxi, diska berri bat entzun nuen, Mikel Laboaren lehen diska. Abeslari gazte onek aintziñako abestiekin osatu du bere eresorta. baiñan aren abesteko erak eta gitarraren akordeak soñu zaharrak, esnatu bakarrik ez baizik eta gaztetu, era ontako aide berri bat ematen die.
Lehendabiziko diska orretan ze abesti grabatu dituzu Mikel?
O Pello, Pello, Aurtxo txikia, Bereterretxen eta Amonatxo.
Denak zaharrak?
Amonatxo ezik (Barbier da egillea), beste guzien egillea ez ezaguna da, ortikan atera urte batzuek izango dituztela… gaiñera beren gaia… Bereterretxen esate baterako, Euskal Herrian Vgarren gizaldian (Beamontes~en eta Agramontes~en hartean) sortzen ziren gertaketa bat geio edesten da, zelan Lerinteko kondeak Bereterretxe jauna hil zuen. Etxeberritik Ezpeldoyerako bidartean dagoen harri irargai batek gogorazten du gertakizun au…
Gauz anetaz hitz egiten Mikel berotu egiten da, argi ikusten da gaia gogoko duala eta ondo ikasia gaiñera… Bainan… oraingo, haide berri horiek ez dute ondatuko abesti holen izakera?
Ez, ritmoa zerbait berritzeak ez dio sustraia aldatzen abestiari, gainera interprete bakoitzak beti eman behar dio bere estiloa.
Uste duzu aski dala abesti zaharrez baliatzea, gaur eguneko musika bat lortzeko?
Abesti zahar auek oso gutxirek ezagutzen dituzte, nik uste dut beharrezkoa dala jendeari ezagutu araztea. Gainera hori lehendabiziko pausoa da, bigarrena berriak eratzia litzake.
Nola ikusten duzu, gaur eguneko euskal musika ariña?
Eres-egilleak ez diote garrantzirik ematen.
Zure ustez ba du?
Bai noski. Kontuan hartu zazu herriak abesten duan musika dala. Bizarra kentzen ari zeran bitartean ezin duzu bost abotsentzako egindako abesti bat kantatu. Garrantzirik ez emate orregatikia, erderaz hitz egitene: dakitenak erderaz abesten dute… Gainera telebista eta irratiaren influenzia oso aundia da.
Eta euskeratutako abestiak?
Behar bearrezkoak dira, bainan garaiz, kontuan hartu orain arte ez dirala sekulan ere behar dan garaiean eldu, guk abesterako. aspaldidanik daude modatik pasata. Bereala euskeratu behar litzazke, beste iskuntzetan bezela.
Auek denak jendeak onartzen dituela uste duzu?
Dudarik gabe “Soroak” en diskarekin garbi ikusten da “Salbatore’, oso abesti zaharra da eta giro berri horrekin oso polita iduritzen zait, “Ikusten” berriz euskeratutakoa. Jendeak biak onartu ditu.
Uste duzu euskal abesti berri bat sortuko dala?
Bai garai batian beste ritmo batzuekin gertatu zan bezela, orain ere sortuko da euskal abesti berri eta berezi bat, latindarren eta anglosajondarren desberdiña. Bere seillo berezi bat izango duana esan nabi dut. Gainera bere gaia mamitsua izatea lortu behar litzake (alegia prolema espiritualekin, sozialekin ta…) tamala bai da jendeari iristeko, orrelako bide on bat alperrik galtzea.
Orretarako beharrezkoa litzakena?
Konkursuak eratzia beste musika klasikakin bezela. Uste dut ba dala hordua, Euskal errian musika onek duana garrantzia ikusteko.
Au da, abeslari ta sendagille gaz te onek diona, nere uztez gitarrarekin askoz obekiago esaten du.
Zorionak lebendabiziko exituengatik, bigarrengo diska itxoiten gelditzen naiz. Laister izan deila.