Ondarea

badok

2015.02.17

badok

Etorri da uda

MAIXA TA IXIAR KD-467

‘Mantalgorri’ (Maixa ta Ixiar, Elkar, 1997)

Etorri da uda eta etorri da “Bexamela eta pastela”. Eta hain zuzen ere disko honetan oreka onena, kantuz eta piezaz, “Bexamela”-n dagoela esango nuke, bere xinplean egitura soil baina borobilez egina baitago. Berdin aipa liteke “Hotzak uste baino lehen”, baltseroaren batasun erritmikoan bildutako doinu sarkorra.

Mila giro: Caribe, poparekio keinu ugari, zenbait proposamen ‘gogorkara’, Tapia eta Leturia Band-en mugak hautsi nahi horretarako hurbilpen bat dirudi zenbaitetan. Desafio zaila hartu dutena erritmorik goxoenak edo kandidoenak terrible itxurarekin nahastu nahia. Esperimentu singularrak badaude nahasketa eta estetika anitzen pilaketarekin (“Arnasa hartzera”).

Piezen arteko batasuna Itziarren ahotsak jartzen du batik bat. Garbiñek “Txotxongilo festa”-n kantuz jotzen duen ausardi kolpea ere aipatzekoa da; beste gainerantzean musikalitate mota asko izateaz gain, piezen barruan ere eklektizismoa nagusitzen da gehienetan. Soinu txikiak zenbaitetan protagonismoa galtzen du rock sekzioaren faboretan.

Itziarrek, ahotsarekin probatu nahi etengabea derakuskigu (Karaokean erabili beharreko registro bariatuen eragina ote?).

Pieza instrumentalek, ahotsak ekar lezakeen karga arintzeko itxura hartzen dute (4, 8, 9 ildoarteak). Izaera berezia erakusten dute 8ak (soinu txikiaren zati klasikozale eta erremate berrizaleak, gitarrarekin elkarrizketan) eta 9ak (Kepa Junkeraren girokoa den arin arin bizia).

Hartutako ospeari eusteko errespontsabilitatea somatu zaie. Aurrekoan Juan Carlos Perezek markatu zien hari estetikoaren batasuna falta da; kantakeran badira afektazio puntu diskutigarriak, baina bideak zabaldu nahi dituztela ikusten da, estilo propioa egin. Horretara iritsi nahi badute, pauso bat egin dute.

Mielanjel Harana (Argia astekarian, 1997ko ekainaren 22an)

ETIKETAK:ArgiaDiskoakElkarHemerotekaKritikakMaixa ta IxiarMantalgorri