2014.09.29
Zorionez, ez dira galdu. Nafarren lehen konpaktoa joan den abenduan kaleratu zen, eta berriro gertatu zait, duela hiru urte zortzi abestiko diskoa agertu zenean jazo zitzaidana. Azken asteotan gehien entzuten dudan diskoetariko bat Ez gara galdu da. Pop-rock mamitsua, garage kutsua, lan aparta, doinuz beteta eta bihotzez eginda: hauek dira Balerdi Balerdi taldearen ezaugarriak. Duda barik, Euskal Herrian egindako kanta maitagarrienetariko batzuk grabaketa honetan aurki ditzakegu.
14 kanten artean hiru gutxienez taldearen lehenengo maketan ezagutu genituen orain urte batzuk: “Pasa dun”, rockabilly burura ekarri digun “Gu besterik” eta ezagutzen dugun amodio kantarik barregarrienetako bat, “Mary Mary”. Hirurak berreskuratzeari ondo deritzogu, baina horretaz gain, bitxi ugariz beteta dago. “Gabe jauna”, hain zuzen ere, rock doinu klasikoaz. The Smithereens-en kanta batekin egin duten “Behin eta berriz”. Edota “Arima sobera”, Smokey Robinson, Sam Cooke eta Arethari buruz egindako erreferentziak Balerdiko Blanca teklajoleak jarritako kuttuntasunarekin. “Kondenaren menpe”-n sartutako slide kitarra ere arrakastaz lortu dute. Balerdi Balerdi taldeari, hain grabaketa aberatsa egiteagatik, modari begiratu barik, txalo bero bat.