Ondarea

badok

2014.09.16

badok

‘Ari gara’ (Akelarre, 1984)

Ari gara

‘Ari gara’ (Akelarre, IZ, 1984)

Nahiz eta dantzaldiekin leporainoko lan izan, egia esan nik ez dakit nondik ateratako denboraz, Akelarrekoek lan berri bat kaleratu digute. Ari gara izeneko hau. Gau pasa izeneko hartatik hona, aldaketa bat taldean. Inaren ordez Iñigo Moñux sartu bait da taldean kitarra lanetan.

Doinu eta soinuaren kalitate maila aurrekoaren aldean jaitsi egin dela esan behar. Grabaketa eta nahasketak burutzeko hiruzpalau egun besterik egin ez dutelako batetik eta aurrekoan bezainbesteko kantu ezagunen bertsiorik egin ez dutelako bestetik. Ari gara honi indar falta nabari zaio. Bestalde, atrebentzia eta adorea agertzen dute, doinu guztiak, bat ezik, taldekoek izenpetuak argitaratuz.

Estilo aldetik ez dago ezer asko esan beharrik. Akelarrek zuzenean egiten duenaren laburbilduma bait dugu lan hau. (Dena den, bizian, rock talde guztiei bezala, plastikoan baino gorputz gehiago nabari zaie). Nahiz eta zenbait sinte eta perkusio efektu erabili 70etako hamarkadako rock musika eran kokatuak jarraitzen dute, axaleko eraberritzen ikutu batzuk gehituz.

Baina ezin dezakegu gure listoia oso garai jarri. Rockaren alorrean bizpahiru LP besterik ez da atera Euskal Herrian (bat gazteleraz) urte honetan. Hauetariko bat urte osoan zehar bere burua mantentzearren herriz herri, doinu berririk ateratzeko apenas betarik gabe dabilen Akelarre taldeak argitaratu du.

Ez da beste munduko lan bat. Ez du gauza berririk eskaintzen. Baina Markoxek argi eta garbi zioen. Beraien aletxoa ezarri nahi dute euskal musikaren eremu lehor horretan.

Kaki Arkarazo (Argia astekarian, 1984ko uztailaren 29an)

ETIKETAK:AkelarreArgiaAri garaDiskoakHemerotekaIZKaki ArkarazoKritikak