Musika

badok

2018.09.11

badok

Zuzeneko diskoa grabatuko du Willis Drummondek

Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 13an Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Taldeak grabatzen duen bigarren zuzeneko diskoa izango da, orain dela 9 urte beste bat grabatu baitzuen Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Honako hau baina, aurten estreinaturiko hirukote formatuan grabatuko dute. Irudietan ere jasoko dute kontzertua, DVD batean argitaratzeko diskoarekin batera. Berde Produkzioak ekoiztetxea arduratuko da horretaz. Kontzerturako sarrerak salgai dira hemen.

WD zuzeneko afixa

Taldeak azaldu duenez, urte hasieran bururatu zitzaien zuzeneko grabazio bat egitea, Joseba Baleztenak taldea utzi eta hirukote formatua estreinatzeko Gure tokiak tour bira abiatu zutenean. “Gaur garenaren islada bat izan dadila [zuzeneko diskoa], guretako hori izan baita beti musika: garenaren adierazpena, eta zuekiko partekatzeko momentu eder bat”.

Willis Drummonden hurrengo kontzertua irailaren 22an izango da, Donibane-Ziburuko gaztetxean.

ETIKETAK:Berde ProdukzioakFelix BuffJoseba BaleztenaJurgi EkizaKontzertuakWillis DrummondXan Bidegain