2018.01.31
Fermin Muguruzak zortzi kontzertu eskainiko ditu The Suicide of Western Culture bikote elektronikoarekin iaz argitaratutako diskoa aurkezteko. Emanaldiok maiatzean eta ekainean izango dira, eta Euskal Herriko hiriburuetan ez ezik Madrilen, Bartzelonan eta Santiagon (Galizia) emango dituzte Muguruzak eta Bartzelonako taldeak.
Hauek dira B-Map 1917+100 aurkezteko emanaldien datak eta lekuak:
The Suicide of Western Cultureko kideez gain, Karlos Osinaga Txap izango da eszenatokian Muguruzarekin batera, hark grabatu baititu gitarrak diskoan. Halaber, azken lana aurkezteko kontzertuak izango diren arren, Muguruzak bere ibilbideari ere begiratuko dio, Berria egunkariari azaldu dionez. «Sonoritateen inguruan, kontuan hartu behar dugu Johnny Cashen “Hurt” kantu zoragarria Nine Inch Nailsen bertsioa dela, ulertzeko kontrako norabidea ere egin izan dela; alegia, nire aurreko errepertorioa sonoritate ezberdinetara eramatea ohikoa da zuzenean ikusi nautenentzat».
Antzekoa egin zuen duela bi urte, New Orleansen grabatutako diskoa aurkezteko hango musikariekin eskainitako kontzertuetan. Orduan ere emanaldi gutxi batzuk eman zituen Muguruzak lan hura aurkezteko.