2019.09.18
Zetak taldeak, Pello Reparazen egitasmo berriak, azaroaren 27an kaleratuko du bere lehen diskoa. Aurrez, baina, “ikus-entzunezko bizipen berezia” eskainiko du. Arratsaldean hasiko den topaketa batek eta gauean eskainiko duten zuzeneko emanaldi batek osatuko dute esperientzia. Hitzordu hori noiz izango den jakinarazi du taldeak, azaroaren 16an, baina ez ordea non.
Izan ere, eta hor dago proposamenaren izaera jolastia, diskoa plazaratu aurreko emanaldi horretarako sarrera erosten duenak ez du jakingo non izango den. Beharrezko informazio hori, emanaldia baino bi aste lehenago jakinaraziko diote erosleari pribatuan.
Sarrerak gaur, irailak 18, jarriko dituzte salgai 19:00etatik aurrera www.musikaze.net/zetak helbidean.
“Errepidean” da oraingoz Zetak-en diskotik ezagutzen den abesti bakarra.