Musika

badok

2022.12.16

badok

Zer kantu entzun dira gehien Durangoko Azokan?

Durangoko Azokarekin elkarlanean, BADOKek aurtengo musika nobedadeen zerrenda bat osatu du azken hilabetean, azokan aurkeztutako 130 lan berri baino gehiago biltzen dituena. Zerrendak harrera beroa izan du musikazaleen artean, eta ia 25.000 entzunaldi izan ditu ordutik hona.

Gehien entzundako kantua Su Ta Garren Alarma egoera izan da, alde handiarekin; hark izandako entzunaldien erdiak izan ditu zerrendako bigarrenak, Miren eta Roberto Etxebarriaren Ai, nik banenki! abestiak.

Horien atzetik, Nerea Mendizabalen Gabe, Gatiburen Ezin disimulatu, Maite Larbururen Loti (herrena) eta Goxua’n Salsaren Bueltatzen abestiak entzun dituzte gehien, eta, horiek baino zertxobait gutxiago, Olaia Inziarteren Behe klasekoa, Zetak-en Itzulera eta En Tol Sarmientoren Abuela maitea.

Denera, 200 diskotik gora argitaratu dira aurten. BADOKek 2023. urtearen hasieran argitaratuko ditu zenbait hedabidetako kritikari eta kazetariek egindako zerrendak, urteko kantu eta disko kutunekin.

ETIKETAK:Durangoko AzokaGatibuMiren eta Roberto EtxebarriaNerea MendizabalSu Ta Gar