Musika

badok

2018.10.16

badok

“Zaldiak negarrez”, Eskean Kristören bideoklip berria

Beste belaze batzuen gozoan izenburua du Eskean Kristö taldeak azaroan argitaratuko duen diskoak. “Zaldiak negarrez” abestiaren esaldi batetik aterata dago izenburua, eta hain zuzen kantu horren bideoklipa estreinatu dugu gaur.

Arratiako rock&roll boskoteak Cesar Ibarretxe soinu teknikari beteranoarekin grabatu du bere hirugarren diskoa. Hainbat estudio erabili ditu horretarako: bateria eta baxua Lorentzo Records-en grabatu ditu, gitarrak Gaua Produkzioak estudioan, ahotsak Doctor Deseoren entsegu lokalean… Diskoaren promozioko testuak dioenez, “oraingoan taldearen soinua gaurkotu eta dotoretu dute, rock&roll klasikoa oinarri harturik beti ere. Horrela bada, Eskean Kristö-ren koktelera partikularrean rock & rollak ezin hobeto konbinatzen du psikodelia, power-pop, punk, blues, bossanova eta latindar doinuekin”. Aurreko bi lanak Baga-Bigarekin argitaratu ondoren, autoekoizpenera jo du Eskean Kristök ere eta Trumonots Records zigilua sortu du.

Azaroaren 9an Igorreko Kiñu gaztetxean egingo du diskoaren lehen zuzeneko aurkezpena, eta abenduaren 20an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko ditu kantu berriak.

Eskean Kristo kartela

ETIKETAK:ArriguriBaga BigaCesar IbarretxeEskean KristöTrumonots