2021.10.08
Abenduaren 4tik 8ra irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. Osasun larrialdiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren neurri guztiak bertan behera utzi ondoren, sarbide mugarik eta bisitarientzako txandarik gabeko ekitaldia izan daiteke aurtengoa. Dena den, berezia izango da aurtengo azoka, haren historian lehen aldiz eredu hibridoa izango baitu: erdiz digitala eta erdiz presentziala. Saltzaileekin eta kulturazaleekin batera, azokaren parte diren guneak ere itzuliko direla jakinarazi du Gerediaga elkarteko lehendakariak, eta horien artean Ahotsenea gunea. Gaur goizean zabaldu da sortzaileek beren lanak Ahotsenean aurkeztu ahal izateko eskaria egiteko epea.
Horretarako, www.ahotsenean.eus helbidean sartu eta bertan agertuko den formularioa bete egin behar du sortzaileak. Ohi bezala, hauek dira Ahotseneko aurkezpenetan parte hartu ahal izateko irizpideak: 2021ean argitaratutako diskoa edo liburua izatea eta euskaraz izatea.