Musika

badok

2018.02.15

badok

Voltaia: disko berria eta bira

Lau urtean hiru disko. Hori da Voltaia taldearen orain arteko ibilbide emankorra. Zumaiako stoner-rock hirukoteak bihar argitaratuko du Erortzen, eta aurkezpen birari ekingo dio Andoaingo gaztetxean. Diskoa gaurtik entzun dezakezu Badok atarian.

Voltaia_Unai_Huizi2

Pablo Sanchez + Ion Brakamonte + Unai Eizagirre = Voltaia. (Unai Huizi)

Pablo Sanchez bateria jotzailearekin Voltaiak grabaturiko lehen diskoa da Erortzen —Sanchez Medusa aurreko diskoaren biraren amaieran sartu zen taldean, Jon Duranen ordez—, baina orain ere Gaztain estudioa eta Eñaut Gaztañaga  soinu teknikari eta ekoizlea aukeratu ditu hirukoteak 7oeko hamarkadako rocka eta stoner doinuak biltzen dituzten 12 kantuak diskoan jasota uzteko.

Hauek dira Erortzen aurkezteko Voltaiak joko dituen lehen kontzertuen datak eta lekuak:

  • otsailak 16: Andoaingo Gaztetxea (+ Niketz)
  • martxoak 1: Bilboko Kafe Antzokia (+ Nerabe)
  • martxoak 10: Zestoako Gaztetxea
  • martxoak 23: Trintxerpeko Mogambo aretoa (+ Temps Du Loup + Püpura
  • martxoak 24: Leioako Gaztetxea (+ Haggish + Zatika)
  • apirilak 14: Oiartzungo Pagoa aretoa (+ Rodeo + Kaskezur + Kaso Mai)
  • apirilak 20: Lazkaoko txosnak
  • irailak 1: Irun
ETIKETAK:Eñaut GaztañagaIon BrakamonteJon DuranKaskezurNerabeNiketzPablo SanchezRodeoUnai EizagirreVoltaia