Musika

badok

2014.09.23

badok

Venice, Madril, Colorado

Berri Txarrak Coloradoko The Blasting Room estudioan ari da grabatzen “egitasmo berriaren hirugarren eta azken” zatia, taldeak gaur iragarri duenez. Aurretik, Venicen (Los Angeles, Kalifornia) eta Madrilen izan da hirukotea kantu berriak grabatzen, Ross Robinsonekin eta Ricky Falknerrekin hurrenez hurren. Oraingoan, Bill Stevenson ekoizlearekin ari da lanean (Descendents taldeko kide da Stevenson, eta ekoizle gisa Rise Against, NoFX, Black Flag, The Lemonheads, Good Riddance, Propagandhi eta beste hainbat talderekin egin du lan). Nahasketak Jason Livermorek egingo ditu.

Berri Txarrak Colorado

Berri Txarrak taldeak Coloradotik bidalitako argazkia. Eskuinetik bigarrena da Bill Stevenson.

Berri Txarrak-ek azaroan kaleratuko du lan berria, taldearen 20. urtemugarekin bat eginez. Lan “berezia” izango dela aurreratu du Gorka Urbizu buru duen taldeak, eta beste berritasun bat iragarri du: taldeak bere zigilu propioa sortu du, Only in Dreams izenekoa, diskoa argitaratzeko.

Oraingoz lan berriko kantu bakarra ezagutzen dugu, Ross Robinsonekin grabatutako “Etsia“.

ETIKETAK:AhotseneaBerri TxarrakDurangoko Azoka