Musika

badok

2014.05.31

badok

Tania de Sousa: “Urtebeteko master bat izan da Zuloak”

Badok.info atari eraberrituaren aurkezpen ekitaldian, Donostiako San Telmo museoan, Tania de Sousaren bakarkako estreinaldiaren lekuko izan ginen. Fermin Bouza gitarristak lagunduta, jendaurrean jo zituen lehen aldiz Fermin Muguruzaren laguntzarekin grabatu berri duen diskoko zenbait kantu. Zehazki, “Eremuan“, “Hiltzen ari naiz“, “F” eta “Lasaitasunaren asaldatzera erauntsitzen direnak” eskaini zituen, eta agerian utzi zuen, batetik, The Dispositives eta Zuloak taldeetan jorratutako estiloarekin hautsi nahi izan duela, eta bestetik, Zuloak-en erakutsi bezala, kanturako ahots dohain handiak dituela.

Aste batzuk lehenago Bonberenea estudioan izan ginen, diskoaren grabazioan, eta lan berriarekin lotutako hainbat kontu azaldu zizkigun Tania de Sousak berak.

ETIKETAK:ElkarrizketakTania de SousaZuloak