Musika

badok

2021.03.12

badok

Unidad Alavesak ‘Made in Germany’ kaleratuko du apirilean

Unidad Alavesa taldeak apirilean argitaratuko du bere hirugaren disko luzea. Made in Germany izenburua ipini dio lan berriari eta Artza Records zigiluarekin kaleratuko du. Diskoa aurkezteko lehen hiru kontzertuen datak eta lekuak ere iragarri ditu Ataungo boskoteak. Lehen emanaldia maiatzaren 8an eskainiko du, Ataungo Herri Antzokian; astebete geroago, maiatzaren 15ean, Atarrabiako Totem aretoan joko du. Kontzertu horretarako sarrerak gaur goizean jarri dituzte salgai eta dagoeneko agortu dira. Hirugarren kontzertua bikoitza izango da, Donostiako Doka aretoan maiatzaren 29an, eta hemen ere bi saioetarako sarrera guztiak saldu dira jada.

Captura de pantalla 2021-03-12 a las 11.48.55

Gurutz Bikuña + Eneko Dorronsoro + Iker Artza + Haritz Artola + Unai Munduate = Unidad Alavesa.

Lehen bi diskoak bezala Unidad Alavesa (2017) eta Martin martin (2019)—, Beasaingo (Gipuzkoa) Pottoko estudioan grabatu du Unidad Alavesak lan berria, Fredi Pelaez soinu teknikariarekin. Haritz Artola abeslaria eta kantuen egileaz gain, Iker Artza (baxua), Eneko Dorronsoro (gitarra, saxofoia, eskusoinua), Gurutz Bikuña (gitarra) eta Unai Munduate (bateria) dira Unidad Alavesako taldekideak. Diskoan izen handiko kolaboratzaileek hartu dute parte.

ETIKETAK:Artza RecordsEneko DorronsoroFredi PelaezGurutz BikuñaHaritz ArtolaIker ArtzaUnai MunduateUnidad Alavesa