2015.03.30
Ondarroako taberna batean ezagutu nituen Txomin eta Josu. Itsasoa izan zen aitzakia, kalapitxixak inguruan genituela. Erakargarria izan zen Piztiak taldea osatzen duen eremu berezi hori hurbiletik bizitzea. Ondarroako hizkerarekin gauza bera gertatzen da. Hizkera horretan abesteak ere definitzen du haien pop rock bustia. Ertz ezberdinetako egitasmoaren ondoren, trilogia bati amaiera eman diote U-rekin. Bokalen bilduma osatu dute. Rocketik abiatzen denak —“Gure txandi de on” eta “Ametsik ederrena”— portu ezberdinak bisitatzen ditu. “Bixitxi marabilli re” eta “Nun zabiz? Geatuko gaz?” pop ezustekoak laukotearen sormen lan ona jasotzen du. Petti eta banjoa ere ez dira falta (“Josh Kexpiren balada”). Kantu sentituena bukaeran dator: “Lehen urtebetetzea zu gabe” Aitzol Aramaio zenari eskaini diote. Marabilli, mutilak.
(Berria egunkarian, 2015eko martxoaren 29an argitaratutako kritika)