2015.03.09
Hainbat proiektutan aritu izan da Sorkun urteetan Kashbad taldean, Fermin Muguruzarekin eta bakarka. Horietatik guztietatik apurrak hartu eta guztiz ezberdina den beste batean murgildu da oraingoan, DJ Patarekin batera, Turn on the Radio. The mixtape, bere eta bere gustuko taldeen abestiekin remixak eginez. Eider Rodriguezek eta Sorkunek berak hitzak ipini dizkiete, Zura, Joseba B.Lenoir, Bad Brains edota Howlin’ Wolfen abestienak ere horiekin tartekatuz; Portishead-en trip hopari, Tego Calderon eta R de Rumba-ren hip-hopari, edota Parafünk-en soul eta funk doinuei. Zale batzuek ez dute atsegin izango agian, baina esperimentu bitxia dela ezin ukatu. Onena, entzun eta norberak epaitu dezala.
(Berria egunkarian, 2015eko martxoaren 8an argitaratutako kritika)