2020.02.10
“Isilpean baina ez sekretuan” izan dute orain arte, baina publiko egin dute jada. Testura izeneko proiektu berria sortu dute Ander Mujikak (Napoka Iria, Anari), Felix eta Johannes Buff anaiek (Willis Drummond) eta Maialen Belaustegi Lapeyra artista eta bideo-jockeyak (Dodoma), eta laster argitaratuko dute lehen diskoa, Forbidden Colours zigiluaren eskutik. Oraingoz Belaustegik berak egindako azala baino ez dute zabaldu.
Testuraren ildo musikalaz ez dute ezer aurreratu, baina sare sozialetan zabaldutako argazkien arabera, teklatuetan eta elektronikan oinarritutako proiektua izango da.
Taldea zuzenekoak prestatzen hasi da Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean eta bertan eskainiko du aurkezpen kontzertuetako lehenengoa, martxoaren 26an. Ondoren, martxoaren 29an, Miarritzeko Pioche aretoan joko du —IIVII taldearekin— eta apirilaren 23an Berrizko kultur etxean.