2014.06.10
Xarnege talde euskal-gaskoiaren hirugarren diskoa da. Nolanahi ere, Talka Tum honetan, talka baino gehiago, elkarrekin ondo josten diren tresna eta doinuak topatuko ditugu. Definizio musikal landua eta oin bat tradizioan eta bestea etorkizunean jarrita daukan taldea osatzen dute Juan Martin Zarko eta Juan Ezeiza euskaldunek, Jean Baudoin, Simon Guillaumin eta Lucia Longue musikari gaskoiekin batera. Eta hori, ez da talkarik gertatzen, zanfoniak eta albokak nahastean, doinu tradizioanalak erritmo bortitzez, kasik rockistez janztean, euskal kantuak eta gaskoiak uztartzean, bi hizkuntzak nahastean. Ez, ez zaio falta indarrik kasik erabat tresna akustikoz grabatuta badago ere. Horretan eta birtuosismoak talde soinuaren mesedetan makurtzean daude diskoaren balio nagusiak.
(Berria egunkarian argitaraturiko kritika)