Musika

badok

2021.11.19

badok

Skasti taldeak agur esateko bira egingo du 2022an

“Koherentziagatik” eta zaleei zor dien “errespetuagatik”, 16 urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki du Skasti taldeak. Hala ere, amaiera “ahalik eta ederrena” izatea nahi du eta horretarako bi kantu berri argitaratuko ditu datozen asteetan, eta kontzertu bira bat egingo du datorren urtean. 2022ko udazkenean amaituko da Skastiren historia.

skasti berria

Skastik 16 urteko ibilbidea egin du.

Zarauzko (Gipuzkoa) taldeak sare sozialetan zabaldutako ohar batean azaldu duenez, proiektua “agortuta” zegoela sentitu du. Hiru disko argitaratu ditu  urte hauetan guztietan: New age (2013), Maskarak (2015) eta Ye (2018). Horrez gain, Elkar diskoetxearen Elkar Estudio Sessions ekimenean parte hartu zuen eta Zarauzko Gure Esku herri mugimenduaren aldeko abestia sortu zuen, “Olatua badator!”.

“Zer gertatu zaigu” da Skastik zabalduko dituen bi abestietako bat. Taldearen ibilbidean zehar grabatutako irudiekin osatu du kanta horren bideoklipa.

ETIKETAK:Skasti