Musika

badok

2022.02.24

badok

‘Sastraka / Maleza’ disko-liburua martxoaren 10ean kaleratuko da

Hainbat arte disziplinatako sortzaileak batu dira Sastraka / Maleza proiektuaren inguruan. Pello Lizarralde idazleak, Jose Ignacio Agorreta margolariak, Imanol Royo zinema zuzendariak eta Don Inorrez taldeak bat egin dute sorkuntza lan horretan eta martxoaren 10ean Erein argitaletxeak kaleratuko duen disko-liburua ondu dute. Diskoari hasiera ematen dion abestia entzun dezakezu hemen.

Proiektuaren abiapuntua Pello Lizarraldek Jose Ignacio Agorretari bidalitako testua izan zen. Oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen —Don Inorrez taldearen Dardara hura singlean (2019) ere bat egin zuten hiru sortzaileek— eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma osatu zuen. Egileen hitzetan, “bidaia labur bat, ezinezko bidaia bat” jasotzen du disko-liburuak. “Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela”.
Testu honetatik abiatuta sortu den guztia Iruñean, Gasteizen eta Donostian egongo da ikusgai 2022. urtean zehar erakusketa baten bidez. Inaugurazio egunetan Imanol Ubedak eta Don Inorrezek kontzertua eskainiko dute egitasmo honetarako egindako kantak aurkezteko. Disko-liburuak berriz, material guztia biltzen du: testua, margolanak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak.
ETIKETAK:Don InorrezEreinImanol RoyoImanol UbedaJose Ignacio AgorretaPello Lizarralde