2015.04.07
BADOK atariak sail berri bat abiatuko du bihartik aurrera. Atal berri horrek Joseba Sarrionandia izango du abiaburu, edo zehatzago esanda, hark idatzitako eta hainbat musikarik kantu bihurtutako hitzak izango dira Sarrionandia, hostoz hosto izeneko sailaren abiapuntu. Harkaitz Cano idazleak eta Maialen Lujanbio bertsolariak, txandan-txandan egingo dute, asteazkenero, kantu bihurturiko Sarrionandiaren poema baten irakurketa pertsonalizatua. Canok estreinatuko du saila, “Galtzetan gordetzeko koblak” poemak iradokitakotik sorturiko testuarekin. Olerki hori Ruper Ordorika abeslariak musikatu zuen Ni ez naiz Noruegako errege diskoan.
Lujanbiok eta Canok Bilbo Zaharra euskaltegiak martxoaren hasieran Sarrionandiaren omenez antolatutako hitzaldi ziklorako ondu zituzten bihartik hasita BADOK atarian irakurgai egongo diren hamar testuak. Idazlearen hitzekin sortutako bost kanta hautatu zituen Lujanbiok Canorentzat, eta beste bost Canok Lujanbiorentzat. Bertsolariak eman zuen azalpena hasieran: «Lizentzia hartu dugu kanta horiek hartu eta oso modu librean haiek abiapuntu hartuta gure gogoeta, iritzi eta testuak plazaratzeko». Idazleak horrela azaldu du egin duten ariketaren muina: «Gure ariketa ez da izan hainbeste kantuari edo poemari buruzko iruzkina, baizik eta hark (haiek) eragindako iradokizune(ta)tik librea antzean jardun dugula, interpretazioari baino sormenari eta hausnarketari lotuago».
Honako hauek dira Canok eta Lujanbiok testuak idazteko oinarritzat harturiko Sarrionandiaren hamar poemak eta haiek musikatu dituztenak:
Kantu zerrenda entzuteko sakatu hemen.