Musika

badok

2021.02.12

badok

‘Powerhouse’, Orbain Unit-en lan berriaren aurrerapena

Orbain Unit taldeak prest du bere bigarren lana. Xerai izenburua du eta martxoan kaleratuko da bi formatutan. Gnowot Records zigiluak argitaratuko du CDa eta Crystal Mine-k kasetea. Aurrerapen gisa, “Powerhouse” estreinatu dugu gaur, inprobisaziotik abiaturiko 15 minutuko alea.

Hainbat taldetan (Akauzazte, Los Plomos, Killerkume, Anakrosis…) aritzen diren musikariak batu dira Orbain Uniten, inprobisazioan oinarritutako proiektu musikala sortzeko. Izan ere, free-jazz/avant-garde planteamendu batetik abiatuz noise, psikodelia, elektronika edota muturreko metaletik elementuak hartu eta geruza ezberdinez osaturiko garapen luzeko pieza hipnotikoak sortzen ditu boskoteak. Lehen diskoa, Suiseki, 2016an argitaratu zuen Repentino Records zigiluak.

Orbain Unit

Hainbat taldetan aritutako musikariez osatuta dago Orbain Unit.

Gaur egun honako hauek osatzen dute Orbain Unit: Iker Arrazola (bateria), Joxean Rivas (bateria, elektronika eta ahotsa), Txemi Artigas (baxu elektrikoa), Fernando Ulzion (saxofoia) eta Mikel Vega (gitarra elektrikoa eta efektuak).

ETIKETAK:AkauzazteCrystal MineGnowot RecordsKillerkumeOrbain Unit