Musika

badok

2014.06.05

badok

Pettiren disko berriaren aurrerapen kantua

Zazpi urte igaro dira Pettik kanta berrien bakarkako azken diskoa, On (Gaztelupeko Hotsak), kaleratu zuenetik. Tarte horretan, zuzeneko disko bat argitaratu du —Awañak (Bonberenea Ekintzak, 2008)— eta abesti berriak grabatu ditu Barrence Whitfield zein Xabi Garre Señor No taldeko abeslariarekin partekaturiko lanetan, baina Astirtitan da 2007. urteaz geroztik kantari nafarrak konposizio berriez osaturiko lehen lana.

Bost kantu ditu diskoak eta ekainaren erdialdera kaleratuko du Pettik, autoekoizpenaren bidez. Igor eta Iñigo Telletxea anaiak (bateria eta baxua, hurrenez hurren), Karlos Aranzegi (perkusioak), Fredi Pelaez (hammond organoa) eta Estitxu Pinatxo (koruak) izan ditu lagun grabazio honetan.

Iñigo Telletxea, Igor Telletxea, Joseba Irazoki eta Petti. (J.A. Areta Goñi ‘Juxe’)

Diskoaren aurrerapen gisa, “Erramurik gabeko gauak” eskaintzen dizuegu. Harkaitz Canok idatzi ditu hitzak eta Pettik sortu du musika.

ETIKETAK:AurrerapenaKantuakPetti