Musika

badok

2020.02.04

badok

Pettik martxoan argitaratuko du disko berria

Abenduan hasita, disko berria grabatzen ari da Petti. Manipulazio estrategiak izenburua eramango du eta martxoan argitaratuko du. Zuzeneko lehen emanaldia martxoaren 15ean eskainiko du, Bilboko Guggenheim museoan, Loraldia jaialdiaren barruan.

Petti disko berria grabatzen

Abenduaz geroztik ari da Petti diskoa grabatzen.

Beste behin Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean aritu da Petti. Berako musikariarentzat hainbat letra idatzi ditu Canok (“Erramurik gabeko gauak”, “Suerteren bluesa”, “Sekula ez erortzea”), eta zuzeneko ikuskizunetan ere parte hartu dute elkarrekin (Gau-beranduan izenekoan esaterako), baina oraingoan diskoko letra guztiak sortu ditu idazleak. Horretarako, Noam Chomsky hizkuntzalariaren lan bat hartu du oinarri, Manipulazio mediatikoaren 10 estrategiak. Estrategia bakoitzari dagokion abesti bana sortu dute Canok eta Pettik elkarrekin.

Oraingoan ere Etxeko Uzta taldearekin grabatu du Pettik diskoa, alegia, Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria) hirukotearekin, baina kolaboratzaile zerrenda luzea da: Toño Muro (gitarra; Balerdi Balerdi), Raul Garcia (zerra; Mugaldekoak), Gorka Benitez (saxofoia), Maite Larburu, Juantxo Zeberio (pianoa, teklatua eta hari moldaketak; Tenpora), Et Incarnatus hari orkestra, Migel Zeberio (orkestra zuzendaria) eta Angel Unzu (gitarra eta hari moldaketak).

Pettiren disko berriaren grabazioa

Etxeko Uzta taldeko musikariak eta Gorka Benitez saxofoi jotzailea, grabazioaren une batean.

Pettiren hamahirugarren diskoa izango da Manipulazio estrategiakAnari, Txuma Murugarren eta Rafa Rueda, Barrence Whitfield edota Xabi Señor Norekin partekatutako lanak eta zuzenean grabatutakoak barne—, eta Zart kolektiboak argitaratuko du.

ETIKETAK:AnariAngel UnzuBalerdi BalerdiEt IncarnatusGorka BenitezHarkaitz CanoJoseba IrazokiJuantxo ZeberioMaite LarburuMigel ZeberioMugaldekoakNoam ChomskyPettiRafa RuedaRaul GarciaTenporaToño Murotxuma MurugarrenZART