Musika

badok

2021.03.05

badok

Pettik itxi du Labeguerieren omenezko bertsio sorta

Mixel Labeguerie euskal kantagintza berriaren aitzindaria jaio zela 100 urte bete direla eta, haren kantuen bertsioak plazaratu dituzte bost musikarik Berria egunkariak hala eskatuta. Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Amaia Hiriart, Jurgi Ekiza eta Petti izan dira Labeguerieren obra moldatu dutenak. Gaur ezagutu dugu azken bertsioa. Pettik “Xorieri mintzo zen” moldatu du. On diskoan jaso zuen kantari nafarrak abesti horren bertsioa, eta horrez gain, Guk taldeak eta Erramun Martikorenak ere abestu izan dute, baina Labegueriek ez zuen inoiz grabatu.

Jarraian dituzue aurreko bertsio guztiak:

ETIKETAK:Amaia HiriartBerriaJoseba IrazokiJurgi EkizaMixel LabeguerieOlatz SalvadorPetti