2015.09.29
Peiremans+ taldea eszenatokietara itzuliko da azaroan. Zazpi kontzertu emango ditu Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak, Marino Goñik eta Haritz Beristainek osatutako taldeak, eta ondoren, printzipioz, berriz desegingo da.
Taldeak lehen disko txikia —eta bakarra— kaleratu zuenetik 10 urte igaro direla gogoan harturik, zenbait kontzertu emateko berriz elkartzea erabaki dute, Berri Txarrak-ek Denbora da poligrafo bakarra diskoaren biran atsedenaldi bat egingo duela profitatuz. Halaber, hiru kanta berri grabatu dituzte Bonberenea estudioan.
Hauek dira kontzertuen datak eta lekuak:
https://youtu.be/gWOU5nQfosw