Musika

DISKO KRITIKA: ‘Pantomima’ (Larregi)

larregi

‘Pantomima’ (Larregi, Baga-Biga, 2015)

Banden Lehia txapelketa irabazi ondoren, bi sari nagusi eskuratu zituen Larregi taldeak. Banku izena duen Bilboko festibalean kontzertua eskaini zuten, eta, orain, Pantomima diskoa plazaratu dute. Mozorroak erantzi dituzte bigarren lanean, baina beste batzuk janzteko. Proposamena gozotu eta erraztu dute, Kaliforniako punk melodikoarekin eta pop-rock estandarrarekin bat eginez. Errepika sinple bezain eraginkorra dute Zuloan”, Ostruka” eta Gezurra ari du” kantuek. Biffy Clyro eskoziarren 57″ abestia euskaratu eta moldatzeko arriskua hartu dute, eta kostatzen da jatorrizkoa identifikatzea. Diskoaren erditik aurrera elementu berriak gehitu dituzte: biolontxeloa zein pianoa, sintetizadoreak eta alboka. Toxikoa” biziak ekoizpenak zeharo indargabetzen duen rock oinarria azaleratzen du. Laukoteak izaera melodikoagoa nahiago du, iraganean utzitako indarra galduta.

(Berria egunkarian, 2015eko urriaren 25ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Baga BigaDiskoakHemerotekaKritikakLarregi