Musika

‘Orekariak’ (Skakeitan, 2014)

skakeitan azala

Zalantzarik gabeko balantzarik ez da. Bataplan diskotekari maitasun kantu bat eskaini zionetik, batera eta bestera ibili da Donostiako Skakeitan taldea. Izenetik datorkie izana, eta garai berri eta irisgarrietara egokitu arren, tronpeten inbasio arruntetik ihes egin dute Orekariak bigarren lanarekin. Kantu labur eta zuzenekin aurkitu dute bidea. Erantzunik gabe” rocketik hasi arren, ska sustraietara jotzen dute Hondarraren gainean”, ezaugarri batzuk indartuz: hip-hop usaina, teklatuaren oinarria eta koruen erabilera. El Tio Calambres eta Giulia Gabrielloni gonbidatuekin bestelako dantzak aurkezten digute Armiarma gorria” eta Noraino (Dove inizia)”-n. Gerria mugitzeko era modernoagoa da Iraganeko”, eta swing altxorra Erosotasunetik at”. Orekariak asko dira, eta baita ere Juantxo Arakama Glaukoma taldeko abeslaria. Skakeitan, Tolosakoekin batera, ska-reggae eskolako proposamen interesgarriena da.

(Berria egunkarian, 2015eko urtarrilaren 25ean argitaratutako iruzkina)

ETIKETAK:MaukaOrekariakSkakeitan