Musika

‘Orbainak’ (Beñat Igerabide, 2014): disko kritika

Beñat Igerabide_AZALALehen aldia berezia izaten da. Disko baten aurrerapen abestia aurrenekoz entzutean, aurreiritzi bat sortzen zaizu. Nahi gabe, ñabardura batzuk geratzen zaizkizu buruko fonotekan. “Merezi ote kantuak engainatu ninduen. Edo ez. Beñat Igerabide gaztearen ahotsa Nacho Campillo helduarena (Tam Tam Go! ohia) iruditu zitzaidan. Lehen inpresio hura aldatzen doa laneko pop-rock piezak entzun ahala. Adunako musikari eta teknikariak asko zaindu du estreinakoa. Kantuak jantzi zituen, pixkanaka, Gus, Maria eta Gorkarekin. Rock bizi bezain lausotik doaz gehienak, “Esperantza argiz, “Hiria edo “Norabide gabe atsegina eredu. Gitarra akustiko zein elektrikoen jolasak tarteka bat egiten du teklatuekin. Leun bezain sentikorragoak dira “Oroimenak eraikitzen eta “Intentzio ona. Igerabidek nabarmen hobetu du kantatzeko era. Atzean geratu da Ipar Haizea heavy metal bandan abesten zuen garaia. Bihurtu ostean, badirudi pop musikan erosoago dagoela.

(Berria egunkarian, 2014ko ekainaren 22an, argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Beñat IgerabideDisko KritikakDiskoak