Musika

badok

2021.10.28

badok

‘Orain entzungo duzun hau…’, Anariren single berria azaroan

“Orain entzungo duzun hau…”, hitz horiekin hasten da “Vinu, cantares y amor”, Nacho Vegasen izenburu bereko abestiaren gainean Anari Alberdik egindako euskarazko moldaketa, eta hori izango da kantariaren hurrengo lanaren izenburua. Bi abestiz osaturiko single bat (CD formatuan) argitaratuko du azaroan Bidehuts zigiluarekin, eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du zuzenean hil horren 19an.

1634895901524_ANARiazalattipia

Mattin Saldiasen argazki batek jantzi du Anariren lan berria.

Irailean eman zuen argitara Anarik “Vinu, cantares y amor” abestiaren moldaketa, BADOK-en estreinatu eta sare sozialetan oihartzun handia izan zuen bideoklip batez lagunduta.

Anariren aurreko lana ere single bat izan zen, kasu honetan Thalia Zedek kantari estatubatuarrarekin partekatutako biniloa. Elkarlan horretan, Anarik Zedek-en “Ladder” abestia moldatu zuen euskaraz eta Zedek-ek ingelesez abestu zuen “Harriak”.

ETIKETAK:AnariBidehutsNacho VegasThalia Zedek