2022.10.10
Aurten 25 urte beteko dira Lorelei taldeak bere lehen diskoa atera zuenetik: Bada hiri gorri bat. Urteurren hori ospatzeko, Ekografiak izeneko lan berri bat aurkeztuko dute laster. Elkar etxearekin aterako dute diskoa. Oraingoz, lehen aurrerapen kanta kaleratu dute, bideoklip eta guzti: “Non zabiltza”.
Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek orain dela 22 urte agurtu zuten Lorelei proiektua; «bizirik lurperatu», haien hitzetan. Bi disko utzi zituzten: Bada hiri gorri bat (1997) eta Tatuatu zenidan zerua (1999). Biek harrera beroa izan zuten.
Orain, Serranok eta Gorosabelek agertokietara itzultzea erabaki dute, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikariekin batera, denborak eman dien heldutasunaz, haien pop-rock lirikoari berriro heltzeko asmoz.