Musika

badok

2018.09.07

badok

Negu Gorriak, Anestesia, S.A., Kuraia eta Dut, berriz biniloan

Elkar diskoetxeak bost disko berrargitaratu ditu Elkar Vinyl Collection bildumaren barruan. Horietako hiruk 25 urte egin dituzte aurten eta euskal rockaren erreferentziazko lanak dira. Alde batetik, Negu Gorriak-en Borreroak baditu milaka aurpegi —lan horri buruzko erreportajea, Josu Larrinagaren artikulua eta hainbat musikariren iritzi bilduma (I, II eta III) argitaratu genituen apirilean—; bestetik, Anestesiaren Gorrotoaren ahotsa —diskoaren mende laurdena ospatzeko bira bat egingo du Zarauzko taldeak, hilaren 15ean hasita—, eta azkenik, Soziedad Alkoholikaren Y ese que tanto habla está totalmente hueco… Lehen bi diskoak Esan Ozenki diskoetxeak argitaratu zituen, eta Oihuka jarri zuen kalean Gasteizko taldearena.

Gorrotoaren ahotsa

Borreroak baditu...

SA

Horrez gain, beste bi lan esanguratsu argitaratu ditu Elkarrek estrainekoz biniloan: Dut taldearen Askatu korapiloa (Esan Ozenki, 2000) —Hondarribiko hirukotearen hirugarren eta azken lan borobila— eta Kuraiaren Piztu da piztia (Metak, 2005) —hau ere taldearen agurra izan zen—.

Askatu korapiloa

KURAIA - piztu da piztia

Disko guztiak 180 gramoko biniloan argitaratu ditu Elkarrek, eta dendetan ez ezik, www.elkar.eus webean eros daitezke.

ETIKETAK:AnestesiaDutElkarEsan OzenkiKuraiaMetakNegu GorriakOihukaSoziedad Alkoholika