2020.03.10
Mukuru kolektiboak eta Kanaldude telebistak abian jarritako Mukuru Zuzenean Nonahi ekimenaren bigarren alea ikusgai da dagoeneko. Oraingoan Paxkal Irigoien musikariak osatu du bideoa. Ainhize-Monjoloseko (Nafarroa Beherea) musikariak Bartzelonako tren geltoki bat aukeratu du “Pasahitza” abestia jotzeko teklatu txiki eta gailu elektroniko batekin.
Txost! taldeak zabaldu zuen Mukuru Zuzenean Nonahi bilduma, Zumarragako Versalles Shingara Doner Kebab-ean grabatutako “Ito haiz” abestiaren zuzeneko bideo batekin.