Musika

badok

2019.11.27

badok

Moxalek bideoklipa eta disko laburra dakartza

Hannot Mintegia musikaria buru duen Moxal proiektuak albisteak dakartza. Alde batetik, aurtengo udaberrian argitaratutako Zaldikatu diskoko beste abesti baten bideoklipa zabaldu du. Goiuri Aldekoa-Otalora argazkilariak jarri dizkio irudiak “Atzokokaka” abestiari sortuze. Kanta horretan hainbat lagunek kolaboratu zuten Mintegiarekin –Gaizka Insunza, Ainara Legardon, Miren Narbaiza eta Aiora Renteria—, bideoklipean modu ederrean jasotako giro misteriotsu eta artegagarria sortuz.

Bestalde, lau kantuz osaturiko disko labur bat plazaratuko du Moxalek abenduan, Forbidden Colours diskoetxeak jakitera eman duenez. Hori dela eta, Durangoko Azokako egunetan Hannot Mintegiaren “opari bat” espero da disko horrekin lotuta.

Moxalen hurrengo kontzertua abenduaren 14an izango da, Gernikako Iparragirre elkartean, Sega Sound Killers-ekin batera.

ETIKETAK:Forbidden ColoursGoiuri Aldekoa-OtaloraHannot MintegiaMoxal