2020.10.12
Hilabete batzuk igaro dira Hannot Mintegiaren bakarkako proiektuak bere bigarren lan luzea kaleratu zuenetik. Arrebetxe konfinamendu garaian sortu zuen musikari bizkaitarrak, arrebaren etxeko gela batean, gitarra batez lagunduta eta beste inoren ekarpenik gabe. Diskoa formatu digitalean soilik argitaratu zen orduan, baina orain Forbidden Colours zigiluak CD formatuan ere kaleratu du, eta horrekin batera bideoklip berria zabaldu du Moxalek, Xabier Larrazabalek zuzendutako “Barriro ein” abestiarena.
Datorren ostiralean, hilak 16, Arrebetxe zuzenean aurkezteko kontzertu akustikoa eskainiko du Moxalek Gernikako Lizeo antzokian, hirukote formatuan. Jatsu Argarate eta Txufo Wilson izango ditu alboan Mintegiak. Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude hemen. Halaber, azaroaren 14an Galdakaoko (Bizkaia) Kaiola Festibalean joko du Moxalek.