Musika

badok

2018.11.12

badok

“Moussambani”, Keu Agirretxearen bideoklip berria

Keu Agirretxeak lan berria plazaratuko du urte bukaeran, Piztu dira argiak. Lau abestiz osaturiko EPa izango da eta formatu digitalean soilik argitaratuko du. Horren aurrerapen gisa, “Moussanbani” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur. Kantu horretan Joseba Irazoki musikariaren kolaborazioa izan du Agirretxeak ahotsetan.

Izenburuan Sidneyko Olinpiar Jokoetan, 2000. urtean, ezagun egin zen Ekuatore Gineako igerilariaren izena darama abestiak —bi lehiakideak deskalifikatu ondoren bakarrik egin behar izan zuen igeri eta Olinpiar Jokoetan inoiz egindako denborarik txarrena egin zuen—, hari gertatutakoa baliatu baitu Aiert Goenagak, hitzen egileak, “heroi galduei” buruz hitz egiten duen abestia idazteko.

Keu Agirretxearen EPa osatuko duten beste hiru abestiak “Zergatik ez” kantu berria, Nomadak eta kofrea diskoan jasotako “Bila” abestiaren lehen bertsioa, 2015ean grabatutakoa, eta Sorkun abeslariaren “Heldu nazazu” kantuaren moldaketa izango dira.

PIZTU DIRA ARGIAK3

ETIKETAK:Aiert GoenagaJoseba IrazokiKeu AgirretxeaSorkun