2015.10.14
Garoa liburudendak udazkeneko Paperezko Kontzertuetan parte hartuko dute musikarien zerrenda ezagutzera eman du. Guztira lau kontzertuk osatuko dute urtea bukatu arteko egitaraua —bi Zarautzen eta beste bi Donostian— eta ohi bezala, kazetari batek gidaturiko solasaldiak osatuko du emanaldi bakoitza.
Xabier Montoia abeslariak zabalduko du Zarauzko egitaraua, urriaren 25ean. Azaroaren 8an, berriz, gonbidatua Joseba B. Lenoir izango da. Bi kontzertuak goizeko 11:30ean hasiko dira.
Donostiako Garoa Kultur Lab-en, Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kideak bakarkako emanaldia eskainiko du azaroaren 29an, eguerdiko 12:30ean hasita. Ordu eta leku berean jardungo du Rafa Berrio donostiarrak abenduaren 20an.
Lau kontzertuetarako sarrerak 10 eurotan dira salgai. Hala ere, berrikuntza bat sartu dute antolatzaileek, eta kantari bakoitzak bere emanaldian gomendatzen duen liburua erosten dutenek 2 euro gutxiago ordainduko dute.
Informazio gehiago hemen.