Musika

badok

2019.04.03

badok

MICEren bideoklip berria estreinatu dugu

Napoka Iria desegin ondoren Miren Narbaizak martxan jarritako bakarkako proiektua da MICE. Duela urte eta erdi kaleratu zuen bere lehen disko homonimoa, eta lanari hasiera ematen dion “Ausardiarik ez” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur.

Dani Arrizabalaga musikari (Izaki Gardenak) eta argazkilari gasteiztarrak diskoaren diseinuaren estetika bildu nahi izan du bideoklipean. Horrela, argiaren tratamenduari zein erabilerari erreparatuz nabaria da argazkilari bat dagoela lanaren atzean. Argiekin eta ilunekin jokatu du, desenfokeekin, dualitatearekin. Sinpletasuna izan da zuzendariak eta musikariak konpartitu duten abiapuntua. Samur eta sendo, abeslaria protagonista duen bideoak irudia jarri dio diskoa zabaltzen duen kantuari.

Bestalde, diskoaren aurkezpen birari amaiera emateko hainbat kontzertu iragarri ditu MICEk. Hauek dira datak eta lekuak:

  • apirilak 14, Gasteizko Burulleria plaza. Korrikaren amaiera
  • apirilak 20, Bilboko Bilborock aretoa. Basque Fest jaialda.
  • apirilak 21, Lemoako Gazte Topagunea (akustikoa)
  • apirilak 27, Ondarroako Beikozini aretoa (akustikoa). Redstone Replay jaialdia
  • maiatzak 24, Bergarako Seminarixoa
  • ekainak 14, Gasteizko gaztetxea. Muinoko Hotsak zikloa
  • ekainak 15, Andoaingo Rock Jaialdia
  • ekainak 20, Donostiako Doka aretoa
ETIKETAK:Izaki GardenakMiceMiren NarbaizaNapoka Iria