Musika

badok

2021.09.15

badok

Maite Larbururen single berria estreinatu dugu, “O”

Irailaren 28an ikusiko du argia Maite Larburu kantari eta musikariaren lan berriak. Krak izenburua jarri dio Hernaniko (Gipuzkoa) sortzaileak bere bakarkako bigarren diskoari —aurretik beste pare bat disko atera zuen Neighbor bikoteko kide gisa— eta lanari hasiera ematen dion abestia estreinatu dugu gaur, “O”. Hemen entzun dezakezu jada.

6J TRODIG4PAGCON2BOL.fh11

Ainhoa Resanok egindako argazkiak hartu du diskoaren azala.

Hezurren azpian diskoan bezala (Gaztelupeko Hotsak, 2019), abesteaz gain instrumentu anitz jo ditu Maite Larburuk diskoan (biolina, biola, gitarra, txistua…), eta ondoan beste bi musikari izan ditu: Carlos Taroncher klarinete jotzailea —honek aurreko diskoan ere hartu zuen parte— eta Karlos Aranzegi (bateria eta perkusioa). Disko berriak “helburu anitzekin sorturiko doinuak” eta  Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako sortutako musika biltzen ditu, eta Zart kolektiboak argitaratuko du.

Krak aurkezteko lehen kontzertua irailaren 30ean eskainiko du Larburuk Donostiako Gazteszena aretoan. Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

ETIKETAK:Carlos TaroncherKarlos AranzegiMaite LarburuNeighborZART