Musika

badok

2015.11.12

badok

‘M-ak 25 urte’ fan ekimena

Deialdia Youtube plataforma digitalaren bidez egin du M-ak Taldearen Fan Klubak: 2016an 25 urte beteko dira Xabier Montoia eta Kaki Arkarazo buru zituen taldeak jotzeari utzi zionetik, eta urtemuga horren harira M-ak 25 urte fan ekimena jarri du martxan. Sustatzaileek gonbita egin diete Euskal Herriko talde guztiei, “edozein musika estilo eta itxura dutela ere”, M-aken kantu bat aukeratu eta haren bertsioa egiteko. Ondoren, talde bakoitzak aukera izango du norbere kanal propioan jartzeko moldaketa edota M-ak Taldearen Fan Klubari bidaltzeko, honek zabaldu dezan. Mende laurdena geroago, taldearen oroitzapen musikala bizirik dagoela frogatu nahi du M-ak Taldearen Fan Klubak.

https://youtu.be/kOJAi7fjFVg

M-ak taldearen zenbait bertsio egin da orain arte:

m-akdv

M-ak, lehen urteetako argazki batean. (DV)

m-akiraundegi

M-ak, Anoetako kiroldegian, 1987. urtean. (Jon Iraundegi)

m-ak

Andoaingo Gaztetxean. (Aitor Arregi ‘Txisto’)

m-ak

Kaki Arkarazo, Xabier Montoia eta Anjel Valdes.

ETIKETAK:Anai ArrebakBetagarriKaki ArkarazoKortatuM-akNegu GorriakXabier Montoia