2015.09.25
Lou Topet taldeak eta Harkaitz Cano idazleak urriaren amaieran kaleratuko duten Abesti bat gutxiago disko-liburuaren bigarren aurrerapen kantua aurkezten dizuegu. John Hiatt kantari estatubatuarrak Same Old Man diskoan (2008) grabatutako “Hurt My Baby” kantuaren moldaketa egin du Zarauzko laukoteak, eta Canok euskaratu ditu hitzak. Hemen entzun dezakezu “Nork mindu hau” kantua, duela egun batzuk aurkeztutako beste abestiarekin batera: “Loreak non dira”, Pete Seegerren bertsioa.
Bestalde, dagoeneko lotuta daude disko-liburua aurkezteko lehen emanaldien datak:
Emanaldiotan, Bartzelonakoan izan ezik, Giorgio Bassmatti ariko da Lou Topeten aurretik.