2022.05.25
Donibane Garaziko gaztetxeko kideek Leire Iribarne zenari omenaldia egingo diote ekainean. Loturak Festibala antolatu dute, eta honako leloa erantsi diote jaialdiaren izenari: Harremanak sendotuz, zauriak sendatu. Izan ere, Iribarnek Tolosan (Okzitania) eta Euskal Herrian egindako musikari lagunak elkartuko dituzte hiru eguneko egitarauan, ekainaren 16tik 18ra. Haien arteko harremanak bizirik mantentzea da jaialdiaren helburuetako bat. Iribarme joan den urtarrilean zendu zen auto istripuan. Diabolo Kiwi taldeko kidea zen.
Hauxe da egitaraua, egunez egun: