2015.10.09
Phoenicoperus diskoaren grabazioari buruzko bideo labur bat zabaldu du Ken Zazpi taldeak gaur goizean. Usurbilgo Higain hartutako irudiak eta Eñaut Elorrieta abeslariaren zein Ricky Falkner ekoizlearen adierazpenak jasotzen ditu bideoak.
Ken Zazpiren estudioko bosgarren diskoa da Phoenicoperus eta berau grabatzen hasi aurretik “krisi momentu gogorrak” gainditu behar izan ditu taldeak, Elorrietak dioenez. Baina krisiak “onak” direla dio abeslariak, “hil egiten zaituzte, baina indar handiagoz jaiotzen zara asmatuz gero”.
Azaroaren 27an izango da kalean Phoenicoperus (Elkar/Argiak). Ricky Falknerren hitzetan, “disko handia da, anbiziotsua, aberatsa soinu eta melodietan. Hori da bere indargunea. Ez da disko apala izatearekin konformatzen”.
https://youtu.be/STN7g8xrngg
Igor Susaeta BERRIAko kazetariak Eñaut Elorrieta elkarrizketatu zuen irailean, artean diskoa nahasten ari zirela. Hemen irakurri dezakezu.