Musika

badok

2020.05.11

badok

Kraftwerk-en ‘Das Model’ moldatu du Maraca Diablok

Joan den astean izan genuen Florian Schneider musikariaren heriotzaren berri. Kraftwerk taldearen sortzaileetako bat izan zen Schneider, alegia, musika elektronikoaren bidez pop musikaren soinua irauli zuenetako bat. Maraca Diablok —Ina Iriondo Munlet taldeko kidearen bakarkako proiektuak— omenaldia egin nahi izan dio Schneiderri eta Kraftwerken kantu ezagunenetako bat, “Das Model” (Die Mensch-Maschine, 1978), euskarara ekarri eta grabatu du konfinamenduan. Josu Iriondo baxu jotzaileak (6nemen9) lagundu dio moldaketa osatzen. Bideoan ageri den modeloa Edie Sedgwick da, Andy Warholen Screen Test erretratu-filmetako batean.

Maraca Diablok bi disko kaleratu ditu orain arte —Hail zigurat! (2012) eta El regreso del niño indio (2019)—, eta une honetan Josu Iriondo baxu jotzailearekin ari da lanean, talde bat osatu eta hurrengo kantuak formatu horretan grabatzeko.

ETIKETAK:6nemen9Florian SchneiderIna IriondoJosu IriondoKraftwerkMaraca DiabloMunlet