Musika

badok

2019.11.15

badok

Keu Agirretxearen bideoklip berria estreinatu dugu

Ura eta bakea du izenburu Keu Agirretxearen disko berriak. Abeslari eta gitarrista bizkaitarrak argitaratzen duen bakarkako bederatzigarren diskoa da, eta gaur gauerdian ikusiko du argia Airaka diskoetxearen bitartez. Horren aurretik, “Gu han egon ginen” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu. Josu Eizagirre da bideoaren egilea eta kantuaren hitzak Eneko Garmendiak sortu ditu.

Etxeko estudioan grabatu du Agirretxeak diskoa, ahotsa eta gitarrak baino ez erabiliz. Aldiz, hainbat lagunek kolaboratu dute ahotsa jarriz: Olatz Salvador, Izaskun Muruaga, Gotzon Barandiaran eta Joseba Irazoki. Hitzetan berriz, Eneko Garmendiaz gain, Aiert Goenaga, Nerea Arrien, Gotzon Barandiarán eta Txili Lauzirikak lagundu diote.

Duela aste batzuk ezagutu genuen diskoari izenburua ematen dion abestia. Gaur gaueko 12:00etatik aurrera disko osoa entzun ahal izango da plataforma digitaletan, eta abenduaren 7an Durangoko Ahotsenea gunean aurkeztuko ditu Keu Agirretxeak kanta berriak.

ETIKETAK:Aiert GoenagaAirakaEneko GarmendiaGotzon BarandiaranIzaskun MuruagaJoseba IrazokiJosu EizagirreKeu AgirretxeaNerea ArrienOlatz SalvadorTxili Lauzirika