Musika

badok

2021.03.31

badok

Kerobiak binilo bikoitza atera du 20. urtemuga ospatzeko

Lehen maketa kaleratu zuenetik 20 urte pasa direla ospatzeko, disko bikoitza kaleratu du Kerobia taldeak. Konstelazioa du izenburu eta alde batetik, taldearen sei diskoetako kantu “enblematikoenak” biltzen ditu, eta bestetik, disko bakoitzetik kanpo geratutako abesti argitaratugabeak zein zuzenean grabaturiko bi kanta. Diskoa jada eros daiteke Kerobiaren webgunean.

Captura de pantalla 2021-03-31 a las 08.47.55

Maite Gurrutxagak egin du diskoaren diseinu lana.

Duela zenbait aste 20. urtemuga “elkarrekin ospatzeko” asmoa agertu zuen taldeak sare sozialetan. Iragarpen horrek taldea berriz batuko ote zen zurrumurrua zabaldu zuen, baina oraingoz ez du horren inguruan ezer adierazi.

Disko bikoitzak 22 abesti biltzen ditu. Lehen alean, Konstelazioa izenekoan, abesti ezagunenetako batzuk daude (“Aurkitu dute”, “Asteroideen antzokian artista erahila”, “Itsasoa”, “Amerika”, “Gris, triste, zoriontsu egun bat”…), eta bigarrenean berriz —Hondakinak, descartes, escombraries izendatu dute— argitaragabeko zortzi kantu, “jaio ziren bezela, grabatu genituen bezala, erdi egiteke, erdi bidean”, eta zuzenean jotako bi kanta enblematiko daude. Bigarren ale horretako abesti argitaragabe bat, “Tina txikia”, plazaratu dute single bezala.

ETIKETAK:KerobiaY las ardilla mágicas