Musika

badok

2021.10.20

badok

Kadiraren “Adio” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu

Kadira taldeak bere lehen bideoklipa argitaratu du, “Adio”. Abesti horretan kolaborazio berezi bat izan du hirukote bizkaitarrak, Senegalen jaio baina Markina-Xemeinen (Bizkaia) bizi den Foroya Camara kora jotzaileak parte hartu baitu abestian. Pablo Sanchezek egin du bideokliparen ekoizpena, eta Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelean filmatu dute.

Lorea Zulaikak, Urki Gojenolak eta Aritz Aramendik osatzen dute Kadira. Zulaika eta Gojenola Azalera taldeko kideak izan zen, baina banda hura 2019an desegin ondoren proiektu hau martxan jarri zuten Aramendirekin batera. “Adio” abestiaren bideoklipean ordea, Zulaikak bakarrik hartu du parte, abestuz eta gitarra akustikoa joz.

Abenduaren 19an Larrabetzuko (Bizkaia) Hori Bai gaztetxean kontzertua eskainiko du Kadirak.

ETIKETAK:AzaleraForoya CamaraKadiraPablo Sanchez