Musika

badok

2018.01.29

badok

“K.1080″, Revolta Permanent-en lan berriaren aurrerapena

Otsailaren 1ean kaleratuko du Revolta Permanent-ek bere hirugarren diskoa. Ultravioleta-n zortzi kantu bildu dituzte eta horietako bakoitza ekoizle batek nahastu du: Manuel Colmenero, Josep Umbría, Maurizio Tonelli, Carlos Lillo, Jordi Gil, Paco Loco, Marc Parrot eta Dany Richter. Emaitza, taldearen arabera, “zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanent-en esentzia galdu gabe”.

Revolta Permanent aberria

Mikel Becerra + Iker Aginaga + Iker Villa + Aitor Abio = Revolta Permanent.

“Ka.1080″ aurrerapen abestiaren bideoklipa aurkeztu dute gaur. Zamudioko BTEK museo teknologikoan grabatu dute, Iker Villa taldekidearen zuzendaritzapean.

Diskoarekin batera dokumental bat ere argitaratuko du Barakaldoko laukoteak. Otsailaren 15ean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute zuzenean lan berria.

Revolta Ultravioleta

ETIKETAK:Gaua RecordsRevolta Permanent