2015.06.18
Jabier Muguruzak zuzeneko diskoa grabatu zuen martxoaren 20ean, L’Hospitaleteko Barrades Auditorioan. Barnasants jaialdiak egin zion gonbidapena, bere ibilbideari errepaso egin ziezaion. Muguruza aspaldiko laguna dute nola Katalunian hala Barnasants jaialdian. Mikel Azpiroz musikaria pianoan lagun harturik eta Kataluniako hainbat kantariren parte hartzearekin (Meritxell Gene, Feliu Ventura eta Mariona Castillo) osatu zuen kontzertua. Barnasants 2015 diskoa, BERRIArekin banatuko da kioskoan ekainaren 27an eta 28an. BERRIA + 9,95 euroren truke eskuratu ahal izango da. Berrialagunek ohiko bideetatik eskuratu ahal izango dute (www.berria.eus/kioskoa) promozioak ataletik edo 943 30 43 45 telefonoara deituta) eta etxera bidaliko zaie.
Honako kantuak hautatu zituen Muguruzak zuzeneko emanaldirako eta diskorako: “Yessica” (Lourdes Oñederra, Jabier Muguruza), “Bikote bat” (Harkaitz Cano, Jabier Muguruza), “Beste nonbait” (Jabier Muguruza), “Irasagarrak” (Iñaki Irazu, Jabier Muguruza), “Mazisi Okeita Denbelek” (Bernardo Atxaga, Jabier Muguruza), “Jolasean” (Mikel Azpiroz), “Tan petita” (Maria Merce Marçal, Jabier Muguruza), “Nik ez diot barrerik egiten” (Jose Luis Padron, Jabier Muguruza), “Errua nirea da“ (Jose Luis Padrón, Jabier Muguruza), “Beldurrak” (Iñaki Irazu, Jabier Muguruza), “Benino edo Benito” (Jabier Muguruza, Txema Garces), “Maite zaitut, ez” (Kirmen Uribe, Jabier Muguruza).
Kantu horietako bi, zuzeneko grabazio horretakoak, BADOKen entzun litezke jada: “Irasagarrak” eta “Maite zaitut, ez”.