2019.12.12
Euskal Herriko trikiti eszenan izen handia duten lau musikari batu dira Amak izeneko proiektuan: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Lau izenen lehen hizkiak batuz eman diote izena taldeari, baina horretaz gain laurak ama dira. Baga-Biga diskoetxeak azaldu duenez, “Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo”. Lau trikitixa, lau pandero eta lau ahots batzen ditu proiektuak, eta haien arteko hamaika bariazio edo konbinazioekin abestientzako “formula berriak” lantzen ditu.
Laukoteak 50 minutuko emanaldia prestatu du aretoetan emateko. Kantu propioak, taldekideen aurreko taldeen abestien abestiak eta poupourriak tartekatuko dituzte kontzertuetan baita zenbait abesti klasikoren moldaketak eskaini ere. Hauek dira Amak zuzenean ikusteko hurrengo aukerak:
Taldeak Xabi Solano Maizaren disko berrian kolaboratu du, “104 ilargi bete” abestian.